Marka bati lotutako edukiak sortzen ditu Branded Content-ek, marka hori kontsumitzailearekin lotzeko. Hori dela eta, oso baliagarria da Inbound Marketing edo eduki-estrategia batean.
Markek produktuak soilik egiten zituen enpresak izateari utzi eta edukia sortzen hasi ziren duela denbora gutxi.
Balioak, emozioak, pentsatzeko moduak eta elementuak transmititzeko diseinatuta dago estrategia hau, agian ez dira hain nabarmenak, baina behar bezala eraikitako storytelling batekin lotura hori sortzeko gai izan daitezke.
Bestela esanda, Branded Content-en helburua markaren ospea eta afinitatea (branding) sortzea da, produktu edo zerbitzu bat zehazki saltzea baino gehiago.
Txinatar madarikazio bat esaten duen moduan...
Garai interesgarriak bizi itzazu, boteretsuen arreta jaso eta zure nahi guztiak bete daitezela
Gaur egun bizi izaten hari garena da betidanik nahi izan duguna da. Botereen banaketaren aldaketa gertatu da, Internet ugaria da eta edonork sortu ahal du hedabide txiki bat, webgune bat, youtubeko kate bat.
Komunikabide bat sortzeko baliabideak ugaritu dira. Ekoiztu ez ezik, jendearengana helaraztea merkea da.
Iraganean, markak hedabideetara jotzen zuten publizitatea erosteko, gaur egun zuzenean komunikabidea sortzen dute eta horrek gauzak asko aldatzen ditu.
Ekitaldiak, istorioak sortzen dituze, lehen publizitatea erosteko zuten diruarekin, eta gainera haientzako merkea da.
Kontua da erabiltzailearen beharrak ulertzen jakitea eta behar duena ematea. Ondo egiten baduzu, zure Branded Content izango da zure erabiltzailearekin betiko maitemintzeko aliaturik onena.
Marka batek aukeratzen duenean honelako komunikabide bat sortu nahi duenean hiru aukera ditu:
Haien produktuei buruz hitz egitea (Medicos sin fronteras, Save The Childen…) Normalean aukerarik sailena. Saldu behar duzun hori gizarteak ontzat hartuko behar duelako.
Haien produktuei buruz zuzenean ez dute hitz egiten baina ekosistema berberan dagoen zerbaitetaz edukia sortu egiten dute. Adibidez, Hellman´s eta errezetak.
Produktutik at dagoen zerbaitetaz hitz egitea. Markak pentsatzen dutelako horrekin batzea positiboa dela. Red Bull kirolarekin. Edari energetikoen marka hau da, seguruenik, gaur egungo branded content-en adibiderik arrakastatsuena. Gaur egun, marketinaren zatirik handiena markaren balioak sustatuko dituzten istorioak sortzea da, hala nola kirola eta arriskuarekiko maitasuna.
Comments