top of page

Irudi Hunkigarrien Onargarritasuna Hedabideetan

Actualizado: 16 nov 2020

Batzuetan gauzak ez dira diruditenak eta ikus entzunezko munduan are gehiago gertatzen da.




Gaur gure blogean landuko dugun istoriotxoa ez da bat ere dibertigarria izango, baina txanponaren bi aldeak ezagutu behar direla beti argi geratuko zaigu.


Oso famatua da “Ceci nést pas une pipe”, hau ez da pipa bat, René Magritteren artelana eta bere mezua.

Renek pentsarazi egiten digu, askotan argazkietan agertzen diren gauzak prestatuta daudela eta ideia edo mezu bat ikusleari plazaratu nahi dutela. Izan ere, Magrittek ezagutarazi zuen mezua hori zen: hau ez da pipa bat baizik eta pipa baten marrazkia.




Kasu honetan argi baino argiago dago ikuslearentzat baina batzuetan gizakiok arazoak izan ahal ditugu argazki batean agertzen dena benetakoa den ala ez jakiteko. Batzuetan argazkilaria metafora bat sortu nahi du argazkian agertzen diren elementuen kontzeptualizazioaren bitartez, mezu ezkutu bat txertatu edo ideia subliminal bat partekatu.


Eta zer pentsatuko zenuke esaten badizut argazkilaritza sozialean eta gerra argazkilaritzan elementuen kontzeptualizazioarekin ere asko jolastu egiten dela?

Errealitate eta fikzioaren arteko mugak gaindituz, eta batzuetan errealitate den egoera bat salatzeko edo potentziatzeko teknika hau erabiltzea eraman zuen Kevin Carterri, Pulitzer sari baten irabazleari, bere burutik beste egitera.


Kevin Carterrek gerra argazkilaritza eta argazkilaritza soziala erabiltzen zuen gosea eta egoera desegokiak salatzeko, eta Sudanetik alde egiteko zorian zegoenean ia gosez hilik zegoen neskatxo bat lurrean aurkitu eta bere atzean jateko gogo handiekin zegoen puitea aurkitu zituen, edo hori izan zen jendeari helarazi zitzaion istorioa.




Argazkia "The New York Times" egunkariari famatuari saldu, Pulitzer saria irabazi eta jende guztiaren ahoan zegoen gaia.

Jendea kexatzen zen Carter argazkilariak ez zuelako lurrean zegoen umea lagundu, ez ziolako bizitza salbatu.

Polemika eta kritika guztien ostean Kevin argazkilaritza soziala hutsi behar izan zuen eta urte bat igaro eta gero bere buruaz beste egin zuen.


Argazkia ondo ikertuz gero jakin egin zen neskatxoa ez zegoela lurrean erdi hila baizik eta kaka egiteko posizioan zegoela, ONUren eskumuturrekoa zeramala eta putre espezie hori ez zituela bere presak hil egiten.


Kevin Carter argazkilariaren ideia Sudanen momentu horretan zegoen gosearen salaketa egin eta argazki metaforiko bat ateratzea besterik ez zen.


René Magritteren Ceci nést pas une pipe irudien kontzeptualizazioa jarraituz, amaiera madarikatua izan zuen argazki metaforiko bat ateratzea lortu zuen.


Nire ustez, irudia erabilgarria da espazio publikoan ez dituelako biolentzia mugak zeharkatzen eta argazkilariak bilatzen zuen hunkigarritasuna topatu zuelako. Azken finean jendearen pentsamoldea aldatzeko horrelako irudiak beharrezkoak dira gure gizartean. Gogorra izan ahala, benetazkoa da.


39 visualizaciones0 comentarios

Entradas Recientes

Ver todo
bottom of page