Bestelako komunikazioa sortzea era aske batean komunikatu ahal izateko gaur egun beharrezkoa da. Komunikazio ordezko ahotsa ematen du ikusgarritasun gutxi dutenei eta hedabideetan atera ezin dutenei. Baina denbora aurrera egin ahala, aldaketa teknologiko desberdinei egokitu behar izan da.
Gaurko gogoeta edo analisi kritikoa bestelako komunikazioa sare sozialen erabilera ardatz moduan izango du.
Galdera eta erantzuna, arnasa hartu eta botatzea bezalakoa da, bata bestearen beharra dauka eta sare sozialen oinarria bera da, horizontala den komunikazioa ahalbidetzea. Sare sozialik gabe komunikazioa ez dagoela esatea oso ausarta da baina, según eta zelan ulertzen dugun komunikazioa.
Zer dira ba sare sozialak? Ametsen munduko edo etorkizun utopiko batetik heldutako erreminta ikaragarriak?
Eztanda handia izan zen bestelako komunikazioarentzako, izan ere, edonork edukiak sortu eta munduari eduki horiek erakutsi ahal izateko bide izatea helburu dute.
Imajinatu ahal duzue gaur egun sare sozialak existitzen ez direla? Jarduera komunikatibo asko egiteko zailtasun handiagoak edukiko genituzke ezta? proiektu berri baten aurrean gaudenean, komunikazio plana egiterakoan oinarrizkoak dira sare sozialak. Logikoa denez, gure publikoari heltzeko eta horren feedback bat edukitzeko aukera doakoa da. Baina oso ondo erabaki behar dugu zein sare sozial eta zelan erabiliko dugun. Ez dira denak berdin funtzionatzen eta batzuetan irudi txarra sortu ahal dugu erabilera desegokia gauzatu egiten badugu.
Alde batetik, bistakoa da sare sozialak eta bestelako komunikazioa ondo konpontzen direla, estrategia desberdinak aurrera eramatea ahalbidetzen dute eta gainera sortu ziren garaian esposizio handiarekin lan egiteko aukera ematen zuten. Gaur egun, gauzak horrela ez izan ahala eta algoritmoen konplexutasuna gero eta handiagoa izan arren, oraindik berritzaile izateko aukerak ematen digute.
Beste alde batetik, sare sozialen nortasunean dagoen eskuragarritasun erraz hori, bestelako komunikazioaren esanahia leundu egin duela uste dut. Guztiok sortu ahal dugu Instagram enpresa kontua, Facebook-en fanpage bat edo Youtuben katea eta hedabide tradizional batzuk baino ikusle, ikustaldi eta jarraitzaile gehiago izan, hasieran ederto baina, denborarekin eta komunikazio arloko profesionalen eraginpean, lehen aipatutako algoritmoen konplexutasunari batuta gauzak diruditena baino sailagoak dira.
Comments