Koronabirusaren ERAGINA IKUS ENTZUNEZKOETAN
Ikus entzunezko unibertsoan aldaketak asko eta nabarmen handikoak izan dira koronabirusaren garaian. Izan ere, zuzeneko konexioak izar bihurtu ziren itxialdiaren unerik luzeetan.
Denbora soberan izanda, komunikabideek eta eduki sortzaileek gero eta lan gehiago egin behar zuten entretenimenduzko produktuak sortzeko eta zeudenak moldatzeko. Sare sozialetan eduki garrantziaren aldaketa eman da. Instagramen argazkiak zentroa izatetik, bigarren mailara jaitsi eta orain bideoa du arretarik nagusiena, Reels izenarekin jaioak Tik Tok aplikazioari lehia egiteko.

Zuzenekoak Twichen, eta YouTuben bideo bertikalak, YouTube #Shorts delakoak, duela bi urte pentsaezina, egun, errealitate bihurtu da.
Itxialdia baino lehen ezinezkoak izango ziren emisio motak ikusten hasi ginen komunikabide tradizionaletan, eta guztiz normala iruditu zitzaigun. Telebistako aurkezleak etxeko web-kamerarekin konexioak egitea eta zuzenean emititzea, guztiz onartua dago, hau da, kanonen apurdura itzela eman zen eta ez zitzaigun arraroa iruditu.
Musukoarekin lotuta, brecha bat denboran markatu egin da ikus-entzunezkoetan, musuko aurrekoa eta ostekoa. Denboraren kontzeptua dago lotuta zuzenekoekin, zuzenekoa markatzen du oraina, bizi dugun momentua transmititzeko indarra. Zuzenekoen kontra artxiboan dagoena kokatzen da. Zuzenekoak bai baina ordu danak betetzea ezinezkoa zen, eta hori kudeatzeko artxiboak oso garrantzitzuak izan dira. Reposisioak, zati onenak…
Espazio irekiak pisua galdu du, kalean ezinezkoa zelako ezer egin. Eremu pribatuak ateak zabaldu zituen gure izaera pertsonala eta gertua erakusteko. Kamera aurpegitik oso hurbil jarri eta REC botoiari emanez hurbiltasun digitala bultzatzeko, izan ere, lagunekiko hurbil egoteko aukera bakarra zen. Eta komunikabideek antzera jokatu zuten.
Aldaketa horiek hobeto aztertuko ditugu benetako ikus-entzunezko kasu bat aztertzen. Todo Es Mentira, La Resistencia, Late Motiv, El Intermedio... dira Kovid 19-ren erruz, bere edukiak moldatu behar izan dituzten saio famatu batzuk, baina nik Etb1en ematen den euskarazko elkarrizketa saio ezagun baten kasua aztertuko dut.

Ur Handitan, normalean, gaien inguruko erreportaje saio bat da. Protagonistengana jo, eta elkarrizketatu egiten ditu, era sakon eta gertutasunarekin, ikuspegi kritikoa landuta, baina itxialdia zela eta saioak moldatu behar izan zituzten bai ala bai. Jendeak etxetik bidalitako bideoekin edota ordenagailuz grabatutako elkarrizketekin osatzen zituzten saioak.

Hona hemen horrela landutako saio baten esteka adibide moduan:
Produktuaren funtsa elkarrizketatuarenganako gertutasuna baldin bada, zer dago zure etxeko web kamerarekin zeure burua grabatzea baino gertuago?
Aztertutako saioaren egiturari dagokionez, jenderik gabeko kaleen irudiekin hasten da saioa, irudi guztiak mugimenduarekin, tristura sentsazioa transmititzen dituztenak, bakardadea eta bat-batean, abeslari batek bere etxetik, mikrofono eta gitarra batekin hazten da kantu egiten, kaleetako irudi gehiago baina orain abeslariaren kantarekin nahastuta. Eta sarrerarekin bukatu baino lehen, eraikuntza bateko leihoak argia piztuta daudela erakusten duten irudi bat jartzen digute. Bakarrik, gure etxeetan, baina batera gaude mezua bananduz.
Jarraian, elkarrizketari hasiera emateko, aurkezlea bere etxean ordenagailu pantaila aurrean elkarrizketatuari bideo-dei bat eginez agertzen zaigu eta horrela garatzen da saioa denbora eta elkarrizketa aurrera joan ahala.

Tartean musika gehiago etxetik grabatuta dagoena eta elkarrizketatu gehiago beraien ordenagailuetatik zuzeneko bideo deiak egiten.
Amaitzeko abesti bat eta jendearen bideo asko, bakoitzak modu batean ala bestean grabatuta haien etxeak mundura zabalduz.
Eta berriro eraikuntzaren leihoak, argiak piztuta daudelarik , jendearen txaloen soinua eta programaren logotipoarekin azkenengo segundoa jartzen digute.
Etxean geratu hastag-a txertatzen digute ere bai.