top of page
Foto del escritorGraba Ezak

EUSKARALDIA Getxon 2020 urtea | Arigune, Irribizi 😆,Belarriprest 👂 eta Ahobiziak 👄

Musukoen erabilerak, tabernen itxierak eta orokorrean jendearen hulbiltasun ezak zaildu egin du pasaden Euskaraldiaren bezalako sentipena edukitzea eta egokitu zaigun Euskaraldi honetan, inoiz baino gogorrago sare sozialen bitartez jokatu behar genuela genekien.


Plataforma digitalen bitartez, argazkiak, istorioak, reelak eta bideoak sortzea Getxoko Euskaraldia bultzatzeko beharrezkoa zela pentsatu genuen. Horrela, ekitaldi desberdinei eta parte hartu duen norbanako ezberdinen ikusgarritasuna handiagoa izateko.



Bideo orokorra ikuskatzeko jendearen aurrean bi egun adostu genituen Getxoko Euskaraldiaren arduradunekin.


Abenduak 21ean Azebarrin eta abenduak 28an Romo Kultur Etxean. Azebarrin 10 pertsona inguru gerturatu ziren eta RKEn ez genituen zenbatu baina apurtxu bat gehiago izan zen.


Bi egunak oso politak izan ziren, bideoari buruzko feedbacka jaso genuen.


Feedbacka jasotzea beti oso interesgarria dela uste dugu ikusentzunezko ekoizpen bat egin ostean, beti ikasten da zeozer berria eta komenigarria.


Urte honetan Euskaraldiaren txapa gutxiago ikusi dira eta pertsona gutxiago izena eman omen dute webgunean. Oso garrantzitsua da gure ustez, Instagramaetik Euskaraldia ospatu den herri ezberdinetan edukia sortzeko eta partekatzeko egin den lana. Sare sozialei zukua atera behar zaie, zarata asko egin eta Euskaraldia duen magia transmititu. Oso ekintza polita da, kolektibotasuna eta euskara maila ezberdina dutenen pertsonen hitz egiteko gogoak bultzatzen dituena.


Arrazoi horregatik edukiak sortzea eta partekatzea bat dator Euskaraldiaren esentziarekin.


Euskara maila txikia dutenak beldurrak kendu eta hitz egiten hasteko eta maila altua dutenak, leloa esaten duen moduan, gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egiteko aukera dute ariketa irauten duen 15 egun horietan.




18 visualizaciones0 comentarios

Entradas recientes

Ver todo

댓글


bottom of page